Epea: Uztailaren 5etik 16a bitarte.
Administrador-(r)en bidalketa guztiak
erdi mailako zikloan onartuen behin beTIko 2. zerrenda
Batxilergo 1. mailako Mundu Garaikidearen Historia ikasgaian eginiko proiektua
Batxilergo 1. mailako Mundu Garaikidearen Historia ikasgaian ikasturtea bukatzeko egungo zazpi gai desberdinen (migrazioak, errefuxiatuak, eskuin muturra Europan, Txina potentzia berria?, konpondu gabeko gatazkak, narkotrafikoaren mundua eta Ingurumenaren erronka) inguruko erakusketa bat prestatu dute. Horrez gain, kanpaina solidario bat bultzatu dute Saharaztan elkartearekin batera eskola material bilketa eginez.
KONTZERTUA LEKAROZKO KIROLDEGIAN
Maiatzaren 9an, Lekaroz BHIko kiroldegian musikako departamentuak antolatutako kontzertua ikusteko aukera izan dugu. Kontzertuan DBH-1. eta DBH-3. mailako ikasleek parte hartu dute besteak beste.
MIKRO-IPUIN LEHIAKETA
A ereduko Bigarren Hezkuntzako ikasleak saria lortu du
- Lehen saria: “Aitatxi ez dago” (estekan klikatu). Irene Alexandra Males Pinto. Lekaroz BHI.
MUSIKAKO IKASLEAK
Apirilaren 6an, Lekaroz BHIko ikasle batzuk “koro ttikiak” antolatutako kontzertuan parte hartu zuten Iruritako elizan. Errekreotan prestatu ditugun 4 kanta abestu zituzten.
DBH-1. mailako ikasle hauek parte hartu zuten: Xuban Zelaieta, Nahia Garate, Jose Luis Salvado eta Janire Garate.
Aniztasuna aberastasuna II. lehiaketa 2019
ESO 1D /ESO 2E taldeko ikasleek AIPAMENA saria lortu dute.
Diana Filipa De Magalhaes, Elvis Manuel Eduardo, Sonarlin Eduardo, Daniel Hamilton, Miguel Lapuente, Maite Loyarte, Ivania Meribeth Ortez Suarez, Kevin Alberto Sierra, Luana Silveira, Rania Ayatt, Arleth Lopez, Cosmina Macovei, Idoya Munango, Mauro Orellana, Angel Jair Sierra eta Elton Tinoco.Ih
2019-20 ikasturterako AURREINSKRIPZIOAK
Eskabide orria entregatzeko epea, 2019ko apirilaren 8tik apirilaren 12ra izanen da.
Inprimakiak eta maila bakoitzean dauden aukeragaien informazioa web orri honetan aurki dezakezu. Bai inprimakiak eta bai aukeragaien informazioa lortzeko, menura jo behar duzu eta “Eskaintza akademikoan” sakatu ondoren “aurreinskripzio orrian” klik egin.
Hona hemen gurasoentzat antolatutako informazio saioen egutegia:
“Margotu zure energia garbia” i , marrazki-lehiaketa
Diseinu digitala irakasgaiko, Urki Aristu, Alba Azkarraga, Nahia Baylon, Maitane Goñi, Inma Ibarrola eta Olaia Onsalo ikasleak, “Margotu zure energia garbia” I marrazki-lehiaketan, finalera iritsi ziren.
Hona hemen Lekaroz BHIko ikasleen sei lanak:
ABENDUKO BIZIKIDETZA EGUNA
Aurten ere, lehen hiruhilekoaren azkeneko egunean bizikidetza eguna ospatu dugu (abenduaren 21ean). Egitarauak, besteak beste, tortilla patata lehiaketan, futbol txapelketan, frontenis txapelketan, gosarian… parte hartzeko aukera eskeini die ikasleei.
Eguna sari banaketarekin amaitu dugu.
Gaurko egunean etorri ezin izan duen Xabiri, argazki hau bidali diogu.