DBH 4. mailako ikasleek Euskara Hizkuntza eta Literatura Departamentuak antolatutako “musikariak eskoletan” saioaz gozatzeko aukera izan dute.
Kategoriaren artxiboa: Berriak
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna
AZAROAREN 23an Lekaroz BHIn elkarretaratzea egin genuen.
Hauxe da irakurritako testua:
NATUR INGURUNEAN GORPUTZ ETA KIROL JARDUERAK GIDATZEA
BEHIN BETIKO 3. ZERRENDA
1. Sainz Aznal, Garazi
2. Peña Colas, Itziar
3. Sanz Feito, Patricia
4. Echeverria Echeverria, Haizea
5. Argain Rodriguez, Iraida
6. Rada Zabala, Hegatz
7. España Leache, Eider
8. Resano Fernandez-Villa, Josu
9. Areta Echarri, Javier
10. Izal Miqueo, Jokin Peio
11. Palacios Llorens, Unai
12. Bizkai Oliva, Aimar
13. Mina Villanueva, Ireber
14. Villaron Juango, Adrian
15. Leache Portillo, Aimar
16. Oñate Echeverria, Artzai
17. Avila Garcia, Izan
18. Galar Inchauspe, Jon
19. Fernandez Castejon, Jon
20. Tellechea Etxandi, Urko
MATRIKULA EPEA: Irailaren 3tik 5ra
Mikroipuin lehiaketa
Euskokulturrek eta Pamiela argitaletxeak antolatutako mikroipuin lehiaketaren ekitaldia izan zen maiatzaren 3an Lekarozko institutuan. Aipatutako leihaketan Nafarroako eta Iparraldeko 1.056 ikaslek eta 64 zentrok parte hartu zuten. Saridunen artean gure ikastetxeko ikasle bat zegoenez, lehenbiziko aldiz ekitaldia bertan egin zen. Zuriñe Hidalgo Hesianeko abeslaria eta Joxe Anjel Irigarai euskal kultugintzako eragilea izan ziren bertan, Pamiela argitaletxekoekin eta Eusko Kulturreko kideekin batera.
DBH 3.mailako ikasleek egin zuten aurkezpena, eta ondotik banaka-banaka saridunen izenak erran eta diplomarekin batera liburu sorta jaso zuten.
Ikasleek kantatutako bertso batekin akitu zen.
Zorionak irabazleei eta esker mila parte hartzaile guztiei.
Xabi Lopez Zabaleta, Lekaroz BHIko ikasleak lehen sarma lortu zuen idazlan honekin:
OROIMENA
Joxe Migel karrikan dago, alde guztietara begira. Alzeheimerra du eta ez da oroitzen zer ari den Bilboko karriketan. Ez da oroitzen norekin dagoen ezkondua, ez da oroitzen non bici den. Hobe hola, egiazki ez baitu lagunik, ez du familiarik, ez du etxerik. Ez da oroitzen bere buruaz bertze egitera etorri dela Bilborat.
ABENDUKO BIZIKIDETZA EGUNA
Abenduaren 22an hainbat ekintza antolatu genituen Lekarozen: futbol partiduak, frontenis txapelketa, mus txapelketa, antzerki saio bat… eta “matematika eguneroko bizitza” ikasgaian DBH-1 mailako ikasleek, irudian ikus dezakezuen proiektua gauzatu zuten.
Genero indarkeria: elkarretaratzea Lekarozen
Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Jarduerak Gidatzea –
INGELESEKO AZTERKETAK
Ingeleseko B1 errekuperaketa iraila
Irailaren 4-ean, astelehena, 16:30etan
Mendaur ikastetxean, Donezteben
Atal bakoitzaren ordu zehatza publikatu gabe dago oraindik. Informazio hori lortzeko Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskolako web orrian begiratu.
-Ahozko froga:
Irailaren 14-ean, osteguna, 18:00etan
Mendaur ikastetxean, Donezteben.