Archivo de la categoría: Berriak

DESOBIRATZEA ELKARTEN ETA SAN KRISTOBAL GOTORLEKUA

“Memoria duten eskolak” programaren baitan Nafarroako Goberuko Memoria Historikoaren ataletik Elkarte kontzejuan burutu behar zen desobiratze batean parte hartzeko gonbita jaso dugu. Bertaratu aitzinetik gaia ikasleekin (DBH-4 mailako ikasleak) lantzeko eskatzen da eta beraz horretarako aurkezpen bat prestatzen dugu.

Urriaren 14ean burutu zen Irteerak bi zati izan ditu:

1. Desobiratzea Elkarten: Aranzadi Elkarte Lourdes Errastik San Kristobal gotorlekuaren inguruko hainbat azalpen ematen ditu horretarako panel batzuk baliatuz. Ondotik desobiratzea ikusteko aukera dago. Bertan azalpen desberdinak eta ikasleek indusketan parte-hartzeko aukera dute.

2. San Kristobal gotorlekua: atearen aitzinean azalpen desberdinak ematen ditugu. Ondotik gotorlekuaren inguruan buelta ematen dugu eta azkenik denok elkartu eta “Botilen hilerria” dagoen lekua seinalatuz Memoria Historikoaren garrantziaz mintzatzen gara eta gure ingurunean gai honekin egin diren ekintzak, dauden gertaerak…aipatzen ditugu.