GIZARTE TXOKOA

Institutuan kortxo berri bat dago GIZARTE TXOKOA izanen da.

Bertan ikasturtean zehar hainbat gauza txertatuko ditugu berriak, efemerideak, gomendioak…

Berri historiko batekin inauguratu dugu “Irulegiko eskua”-rekin. Azken aurkikuntza honeri esker, orain arteko Euskaraz idatziriko esaldirik zaharrenak azaleratu dira. Erran “Irulegiko herrixka baskoi”ko indusketen zuzendaria den Mattin Aiestaran Iruritan bizi dela eta udaro Lekaroz Institutuko irakaslea den Mattane Rodriguez Etxabidek  bolondres moduan indusketetan parte-hartzen duela.

Bertzetik Durangoko azoka ate joka dugula bi libururen inguruko informazioa txertatu dugu. Batetik Juainas Paul Arzak Lekaroz institutuan urteetan irakasle izandakoak “Sorginkeriarena gurean” liburua argitaratu du. Bertzetik Lekaroz institutuko ikasle ohia den Jon Abrilek  “Isildutako eskuak” liburua atera berri du ere. Liburu hauek Gizarte departamentuan ditugu norbaitek irakurri nahiko balitu.

ieslekar@educacion.navarra.es tlfno: 848 431 650