Frantseseko gela birtuala

DBH1/BATX2

Hizkuntzaren trataera bateratua dela eta, Euskara, Gaztelania, Ingelera eta Frantseseko departamentuek lau hizkuntzatan deskribapena lantzeko proiektua garatzen ari gara. Martxoaren 17an, ikasleek zenbait froga egin dituzte ikastetxean taldeka; bertan, lau hizkuntzak erabili dituzte jarduera osatzeko.

Gainera, kotutoretza ekintza bat daramagu Bigarren Batxilergoko eta DBH1eko ikasleen artean. 

2BATX_DBH1_A.jpg 

2BATX_DBH1.jpg

EPS1

EPS2

EPS3

DBH2

Aurreko urteetan bezala, eskutitz trukaketa zuzen bat egiten ari gara gure ikasle eta Les Uliseko Mondetour ikastetxeko 4èmeko 84 ikasleekin. http://www.clg-mondetour-lesulis.ac-versailles.fr/

Gutuna.pdf 

DBH3

Gure ikasleek eTwinning plataformaren bitartez Oloroneko Saint-Joseph ikastetxearekin bi herrialdeetako hezkuntza sistemari buruzko proiektu bat aurrera daramate. 

DBH4

Ab imperio Romano usque ad imperium aerium. Toulouse: de la cité romaine à l’industrie aéronautique

2022-23 ikasturtean, Nafarroako gobernuaren berrikuntza proiektuen deialdian parte hartu dugu Latineko departamentuarekin batera, eta 1500€ko dirulaguntza jasoko dugu gure proiektua aurrera eramateko.

Bertan, Latinean eta Frantsesean edukien trataera integratua lantzen ari gara, Toulouseko hiria ardatz bezala hartuz. Horretarako, hiru unitate didaktiko sortu ditugu ikasturtean zehar lantzeko: Erromatar garaia, industria aeronautikoa eta espazioa.

Hiru ardatz hauek errealitatean lantzeko, abenduaren 19tik 22ra Toulousera bidaiatu genuen 3 irakaslek 50 ikaslerekin. Hona hemen ikasleek bidaiari buruz sortu duten bideoa.

Toulousevoyage2022.mov 

BATX1

Urtero bezala, aurten ere Batxilergoko ikasleak Bordera joan ziren abenduaren 20tik 22ra.

Bordeaux vidéo

BATX2

Martxoaren 14an, Batx2ko ikasleek 1DBHko frantseseko ikasleekin EPS klase bat antolatu zuten.

ieslekar@educacion.navarra.es tlfno: 848 431 650