Ikastetxean hainbait jarduera gauztu dira geletan.
Hona hemen, diseinu grafikoko ikasleek egindako kartelak.
Vector handwritten lettering FEMINISM black ink on white. Logo. Feminism – The international political movement for women’s rights. Handwritten Lettering
Nafarroako zazpi institutuk, aurten lehenbiziko aldiz martxan paratu den proiektu batean parte hartuko du, tartean Lekarozko institutuak. Sormen digitala izeneko proiektuaren baitan sortzaile desberdinen bisitak izanen ditugu eskolan, lehenbizikoa Oskar Alegria zinema zuzendariarena izan da.
Batxilergo 1. mailako Mundu Garaikidearen Historia ikasgaian ikasturtea bukatzeko egungo zazpi gai desberdinen (migrazioak, errefuxiatuak, eskuin muturra Europan, Txina potentzia berria?, konpondu gabeko gatazkak, narkotrafikoaren mundua eta Ingurumenaren erronka) inguruko erakusketa bat prestatu dute. Horrez gain, kanpaina solidario bat bultzatu dute Saharaztan elkartearekin batera eskola material bilketa eginez.
Maiatzaren 9an, Lekaroz BHIko kiroldegian musikako departamentuak antolatutako kontzertua ikusteko aukera izan dugu. Kontzertuan DBH-1. eta DBH-3. mailako ikasleek parte hartu dute besteak beste.