Batxilergo 1. mailako Mundu Garaikidearen Historia ikasgaian eginiko proiektua

Batxilergo 1. mailako Mundu Garaikidearen Historia ikasgaian ikasturtea bukatzeko egungo zazpi gai desberdinen (migrazioak, errefuxiatuak, eskuin muturra Europan, Txina potentzia berria?, konpondu gabeko gatazkak, narkotrafikoaren mundua eta Ingurumenaren erronka) inguruko erakusketa bat prestatu dute. Horrez gain, kanpaina solidario bat bultzatu dute Saharaztan elkartearekin batera  eskola material bilketa eginez.

MUSIKAKO IKASLEAK

Apirilaren 6an, Lekaroz BHIko ikasle batzuk “koro ttikiak” antolatutako kontzertuan parte hartu zuten Iruritako elizan. Errekreotan prestatu ditugun 4 kanta abestu zituzten.

DBH-1. mailako ikasle hauek parte hartu zuten: Xuban Zelaieta, Nahia Garate, Jose Luis Salvado eta Janire Garate.

Aniztasuna aberastasuna II. lehiaketa 2019

ESO 1D /ESO 2E taldeko ikasleek AIPAMENA saria lortu dute.

Diana Filipa De Magalhaes, Elvis Manuel Eduardo, Sonarlin Eduardo, Daniel Hamilton, Miguel Lapuente, Maite Loyarte, Ivania Meribeth Ortez Suarez, Kevin Alberto Sierra,   Luana Silveira, Rania Ayatt, Arleth Lopez, Cosmina Macovei, Idoya Munango, Mauro Orellana, Angel Jair Sierra eta Elton Tinoco.Ih


2019-20 ikasturterako AURREINSKRIPZIOAK

Eskabide orria entregatzeko epea, 2019ko apirilaren 8tik apirilaren 12ra izanen da.

Inprimakiak  eta maila bakoitzean dauden aukeragaien informazioa web orri honetan aurki dezakezu. Bai inprimakiak eta bai aukeragaien informazioa lortzeko, menura jo behar duzu eta “Eskaintza akademikoan” sakatu ondoren “aurreinskripzio orrian” klik egin.

Hona hemen gurasoentzat antolatutako informazio saioen egutegia:

ABENDUKO BIZIKIDETZA EGUNA

Aurten ere, lehen hiruhilekoaren azkeneko egunean bizikidetza eguna ospatu dugu (abenduaren 21ean). Egitarauak, besteak beste,  tortilla patata lehiaketan, futbol txapelketan, frontenis txapelketan, gosarian… parte hartzeko aukera eskeini die ikasleei.

Eguna sari banaketarekin amaitu dugu.

Gaurko egunean etorri ezin izan duen Xabiri, argazki hau bidali diogu.

 

ieslekar@educacion.navarra.es tlfno: 848 431 650