Archivo de la categoría: Noticias

MIKROIPUIN LEHIAKETA

Euskokulturrek eta Pamiela argitaletxeak antolatutako mikroipuin lehiaketaren ekitaldia izan zen maiatzaren 3an Lekarozko institutuan. Aipatutako leihaketan Nafarroako eta Iparraldeko 1.056 ikaslek eta 64 zentrok parte hartu zuten. Saridunen artean gure ikastetxeko ikasle bat zegoenez, lehenbiziko aldiz ekitaldia bertan egin zen. Zuriñe Hidalgo Hesianeko abeslaria eta Joxe Anjel Irigarai euskal kultugintzako eragilea izan ziren bertan, Pamiela argitaletxekoekin eta Eusko Kulturreko kideekin batera.

DBH 3.mailako ikasleek egin zuten aurkezpena, eta ondotik banaka-banaka saridunen izenak erran eta diplomarekin batera liburu sorta jaso zuten.

Ikasleek kantatutako bertso batekin akitu zen.

Zorionak irabazleei eta esker mila parte hartzaile guztiei.

Xabi Lopez Zabaleta, Lekaroz BHIko ikasleak lehen sarma lortu zuen idazlan honekin:

OROIMENA

Joxe Migel karrikan dago, alde guztietara begira. Alzeheimerra du eta ez da oroitzen zer ari den Bilboko karriketan. Ez da oroitzen norekin dagoen ezkondua, ez da oroitzen non bici den. Hobe hola, egiazki ez baitu lagunik, ez du familiarik, ez du etxerik. Ez da oroitzen bere buruaz bertze egitera etorri dela Bilborat.

 

EXAMENES DE INGLÉS

Recuperación de Inglés B1 septiembre

Irailaren 4-ean, astelehena, 16:30etan

Mendaur ikastetxean, Donezteben

Atal bakoitzaren ordu zehatza publikatu gabe dago oraindik. Informazio hori lortzeko Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskolako web orrian begiratu.

-Ahozko froga:

Irailaren 14-ean, osteguna, 18:00etan

Mendaur ikastetxean, Donezteben.